especialistas en rehabilitación en donostia
centro
centro

Gu

ERREHABILITAZIOAN ESPEZIALIZATUAK GAUDEN PROFESIONALAK GARA

Balea Zentroan, proiektuaren idearekin bat, gune eroso, dinamiko eta ondo ekipatua sortu dugu, bertan errehabilitazioa eta fisioterapiaren ikuspegiak elkartuz, gure pazienteei kalitatezko eta banan-banakako tratamentuak eskaini ahal izateko.

mikel zabaleta, médico rehabilitador en donostia

Mikel Zabaleta

MEDIKU ERREHABILITADOREA

Elkargokide zk. 7908
(Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofiziala)

Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioan mediku espezialista, Donostia Unibertsitate Ospitalean 12 urteko lan esperientziarekin lokomozio-aparatuko gaitzetan, neuroerrehabilitazioan eta gaitz linfatikoetan aditua, Ospitaleko Linfedema-Lipedema Unitatearen arduraduna naiz.

Gure Balea Zentroa proiektuan, gaitz hauek tratatzeaz gain, arnas aparatuko gaixotasunak dituzten pazienteen balorazio funtzionala ere burutzen dut, arnas errehabilitazio programa hasi aurretik.

javier gascon, fisioterapeuta rehabilitador en donostia

Javier Gascón

FISIOTERAPEUTA ETA OSTEOPATA

Elkargokide zk. 1597
(Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala)

Fisioterapiako ikastetak bukatu eta ondorengo urteetan gorputza modu sakonago batean entzuteko behar nituen tresnak falta nituelaz ohartu nintzen. Beraz, Londresa osteopatiako ikasketak burutzera joan nintzen. Han nengoela, arnas fisioterapiaz ongi jabetu nintzen, gure artean hain ezaguna ez den espezialitatea, baina beste hainbat herrialdetan historia luzea duena.

Herriminez etxera bueltatu naizenetik, ARNASAn (Gipuzkoako Fibrosis Kistikoaren Elkartea) arnas aparatuko fisioterapeuta lana Balea Zentroan burutzen dudanarekin batera egiten dut.

nerea lopez, fisioterapeuta en donostia

Nerea López

Fisioterapeuta

Elkargokide zk. 4009
(Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala)

Fisioterapia Bartzelonan ikasi ondoren, bertan gelditu nintzen klinika eta zentru desberdinetan 13 urtez lanean eta lokomozio aparatuaren lesioetan espezializatu nintzen batik bat.

Nire pazienteak entzutea eta ulertzea ezinbestekoa iruditzen zait tratamendu eraginkorrak eskeini ahal izateko. Nire helburua, pazientearen baldintza fisikoa ahalik eta gehien berreskuratzea eta osasun-ohitura berriak sortzen laguntzea da.

Balea Zentroan gure esperientzia, ezagutza eta mimoa gure pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko eskaintzen ditugu

CENTRO BALEA - DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN - AVISO LEGAL