Fisioterapia
Balea Zentroan lokomozio-aparatuaren era guztietako gaitzak tratatzen ditugu, esku-terapia eta luzapenak, masajea, mobilizazioak, lan miofasziala edo artikulazioen birzentrajea erabiliz. Hauetaz gain, bendaje neuromuskularra, puntzio lehorra eta neuromodulazioa ere erabiltzen ditugu.
LOKOMOZIO-APARATUAREN ERA GUZTIETAKO GAITZAK TRATATZEN DITUGU, GURE TRATAMENTUAK EGUNGO EBIDENTZIA ZIENTIFIKOAN OINARRITUZ
Pazientearen garrantzia bere errehabilitazioan
Pazientea bere sendaketaren elementu aktiboa bilakatzea nahi dugu: gertatzen zaiona ulertu eta beragatik zer egin dezakegun jakitea, eta bere errehabilitazioan aurrera egiteko behar dituen herramintak eskaintzea. Horregatik, patologia traumatologikoen sendaketan ariketa terapeutikoak garrantzi handia duela uste dugu.
Osteopatia
GORPUTZAREN IKUSPEGI HOLISTIKOA
Osteopatia giza gorputzaren eta patologiaren ikuspegi holistikoan (eta ez sintomatikoan) oinarritzen den disziplina da. Elkarmenpekotasun argia dago gorputzaren estruktura eta sistemen artean, eta osteopatak, beraien funtzioa hobetzeko, beren oreka itzultzen saiatzen da.
OSTEOPATAK PERTSONA BERE OSOTASUNEAN AZTERTZEN DU, BERE DISFUNTZIOAREN JATORRI KAUSALA BILATZEN DU, ETA EZ ZERK MINA EMATEN DION BAINO EZ.
Mugimendua oinarri
Mugimendua osasunaren sinonimotzat ulertzen dugu (artikulazioen mugimendua, odola edo linfa bezalako gorputzeko fluidoen mugimendua, miofaszial ehunena…), beraz, osteopatok estruktura anatomiko ezberdinei mugimendua itzultzen lan egiten dugu, gorputzak hobetzeko duen potentziala landuz.