Arnas fisioterapia
Arnas fisioterapia, arnas aparatuaren patologia akutu eta kronikoen prebentzioa, egonkortasuna eta sendaketa jorratzen dituen fisioterapiaren arloa da, arnas osasuna mantendu eta hobetzeko asmoarekin.
Orokorrean, arnas disfuntzioak prebenitu, biriketako funtzioa berrezarri eta pazienteen bizi kalitatea hobetu nahi ditu.
ARNAS FISIOTERAPIAK ARNAS PATOLOGIA AKUTU ETA KRONIKOAK TRATATZEN DITU
Espezializazioa eta kualifikazioa dituen fisioterapeutak burutu behar du arnas fisioterapia. Arnas fisiologiaren ezagutza sakona eduki behar du eta paziente bakoitzarentzat egokienak diren teknikak noiz eta nola erabili jakin behar du. Teknika hauek eskuz edo hainbat tresna erabiliz aplikatu daitezke.
Haurrentzako arnas fisioterapia
Arnas fisioterapiak garrantzi handia du adin txikiko haurrentzat, non arnas sistema heldugabea da oraindik eta edozein prozesu patologikok eragin handia izan dezake jaioberri/umearen (eta bere gurasoen) bizi kalitatean.
Jaioberri goiztiarrek, eskolatze goiztiarrek, kutsadurak eta hainbat birus eta bakteriei aurre egiteak, prozesu patologiko hauen intzidentziarekin erlazioa dute.
Helduentzako arnas fisioterapia
Arnas fisioterapiak helduengan indikazioa du arnas aparatuan eragin zuzena duten patologiak edo beste gaixotasunen ondorio diren patologiak tratatzeko. Hauek, EPOC edo asma bezalako gaitz kronikoak izan daitezke, edo pneumonia bezalako prozesu infekzioso akutuak izan daitezke. Arnas fisioterapia oso baliagarria da torax edo abdomeneko ebakuntza kirurgikoen ondoren (bihotzeko edo biriketako trasplantea, minbiziak, bihotzeko ebakuntzak…).
Arnas funtzioaren balorazio eta diagnostikoa egin ondoren, arnasketa berreziketarako teknikak, sekrezioen drenajea edo esfortzuari egokitzapena lantzen dira.
ESFORTZUAK EGITEKO GAITASUNAREN GALERA, FATIGA ETA EGUNEROKO EKINTZAK BURUTZEKO ZAILTASUNA NABARITZEN DUTEN PAZIENTEENTZAT, BERAIEN NEURRIRA EGINDAKO ARNAS ERREHABILITAZIO PROGRAMA DISEINATU DUGU.